Bost urtean behin egiten du euskararen kale erabileraren neurketa Soziolinguistika Klusterrak. Azkena iazko udazkenean egin zuten, eta aurten argitaratu dituzten emaitzek diotenez, azterketa egin zuten unean, hiriburu guztien artean, Donostian entzun zituzten euskarazko elkarrizketa gehien (%15,3).