Euskararen Eguna ospatzeko jarduerak antolatu dituzte Intxaurrondon
Heltzear da Euskararen Eguna (larunbatean izango da, hilaren 3an), eta, horren harira, Intxaurrondon hainbat jarduera antolatu ditu Plazara Goaz euskara elkarteak, Bagera Euskaltzaleen Elkartearen, Donostia Kulturaren eta Donostiako Udalaren laguntzarekin.
Ostiralean, Euskaraldia bukatzen den egunean egingo dituzte jarduera gehienak. Goizean hasiko dira, 11:00etan auzoko ikastetxeen elkarretaratzea egingo baitute Sagastieder plazan. Arratsaldean, jarduera hauek egingo dituzte Bernart Etxepare plazan: 17:00etan, haurrentzako jolasak; 18:30ean, plaza dantzak eta, 19:00etan, gaztaina jana.
Larunbatean, aldiz, Amak euskal musika taldeak joko du Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan. Sarrerak 10 euroan erosi daitezke, Donostia Kulturaren webgunean.