Jarri dute jaiotza Gipuzkoa plazan
Abenduan sartzearekin batera, laster iritsiko dira Gabonak, eta jai giroa nabari da Donostian. Urtero bezala, jaiotza jarri berri dute Gipuzkoa plazan, eta argiak bihar piztuko dituzte.
Aurtengoan, laser argien ikuskizun batekin hasiko da piztuera, Urumea ibaiaren eta Maria Kristina zubiaren gaineko musika eta irudi ikuskizun batek lagunduta. Jarraian, panpin argitsu erraldoi batek zubia eta inguruak zeharkatuko ditu musikaz lagunduta. Panpin erraldoia 20:00ak arte geratuko da nahi duenak berarekin argazki bat atera dezan.
18:30ean, Gabonetako argiak piztuko dira, eta amaiera emateko, su artifizialen bilduma bat jarriko da ibaian. Segurtasuna bermatzeko, Maria Kristina zubian ezingo dira ibilgailuak sartu 16:30-18:30 bitartean, bi noranzkoetan, eta Santa Catalina zubia erabili beharko dute haren ordez.