Mikel Gurrea donostiarra Goya sarietarako hautatu dute
Mikel Gurrea zinemagile donostiarra (Donostia, 1985) Goya sarietarako hautatu dute, zuzendari berri onenaren kategorian. Suro filmarengatik hautatu dute, Gurrearen lehenengo film luzea baita. Gainera, Vicky Luengo aktorea ere hautatu dute Suro-n egindako lanarengatik, emakumezko aktore protagonista onenaren kategorian.
Gurrearen filma Donostiako 70. Zinemaldian lehiatu zen, eta hiru sari jaso zituen: Euskal Zinemaren Irizar Saria, FIPRESCI Saria eta Euskal Gidoigileen Elkartearen Saria, hain justu.