Musikenek kontzertu berezia eskainiko du Euskaraldian
Musikenek eta Antiguako Euskara Batzordeak Euskaraldiarekin bat eginez kontzertu bat antolatu dute bihar, abenduaren 2an, 19:00etan Musikeneko auditoriumean. Euskal musika izango du ardatz kontzertuak.
Bost talde arituko dira kontzertuan: Nerea Azkona harpan eta Aitor Alvarez txistuan elkarrekin arituko dira Xabier Leteren, I. Ansorenaren eta herrikoia den kanta bana jotzen. Bestetik, Markel Perez perkusio jotzaileak, bi pieza joko ditu. Kantuan, Jon Imanol Etxabe eta Lorea Lopez ibiliko dira, Javier Gonzalez Sarmientorekin, pianoan.
Jazz talde moduan egongo dira Kimetz Galarraga, pianoa, Adrian Lopez, baxu elektrikoa, Mikel Gabiola, tronboia, Martin Irigoras, bateria, Dioni Pochelu, gitarra eta Eneko Dieguez, saxoa. Azkenik, Iñaki Salvador piano jolea eta Eider Elorza Eira kantaria izango dira, Mikel Laboaren eta Elorzaren kanta bana joaz.