Kantu flamenko lehiaketa egingo dute abenduaren 10ean
Donostiako kantu flamenkoaren XXI. lehiaketa egingo dute datorren larunbatean, abenduak 10, Antzoki Zaharrean. Donostian elkarrekin bizi diren komunitate kultural desberdinen isla izatea du helburu lehiaketak.
Ane Oiarbide Berdintasuneko zinegotziak eta Juan Carlos Jimenez Camelamos Adiquerar elkarteko presidenteak aurkeztu dute gaur aurtengo edizioa. “Lehiaketa hau erreferente bat da hirian; aniztasun, berdintasun eta giza eskubideenganako errespetuaren ikur bat”, adierazi du Oiarbidek.
Aurten, zazpi parte hartzaile izango dira lehiaketan: Pablo Padilla (Jerez de la Frontera, Cadiz), Jesus Pineda (Lucena, Kordoba), Jesus Errioxa (Zaragoza), Emilio Chaparro (Badajoz), Fernando Vazquez (Irun), Jose Francisco Quintero (Coria del Rio, Sevilla) eta Jose Jimenez (Irun).
Aurten, emakume flamenkoen apustua egun dute, eta aurtengo artista gonbidatuak Esmeralda Rancapino eta bere ama, Ana Rancapino. Horrez gain, kantu flamenko onenaren epaia atera bitartean, X-tablas ikuskizuna egingo dute Lidia de Lorenzok, Curro Bermejok eta Angel del Torok.