Piztu dira Gabonak
Gabonetako argiak piztu dira hirian zehar. Azken urteetako tradizioari jarraituz, agintariek egin dute ekitaldia, eta aurtengoan argiteria ikuskizun berezia egon da Maria Cristina zubitik, Urumea ibaian gora.
Ukrainako haurrak izan dira argiak piztearen arduradunak. Ikuskizuna amaitzerakoan egin dute atzerako kontaketa, eta horrekin batera, hiri osoan piztu dira argiak, ikusleen txalo artean, noski.
Su artifizialak ezin ziren faltatu, eta traka txiki bat bota dute, argiak piztuta zirela. Jende andana bildu da Frantzia pasealekuan ekitaldia ikusteko, eta bide batez, artisau azokan lehen erosketak egiteko. Gabonen garrantzitsuena, argiez gain, erosketak direlako.