Beñat Gaztelumendi, hirugarrenez finalera
Bilboko finalaurrekoa bukatuta, erabakia geratu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handira nortzuk joango diren. Tartean da, Beñat Gaztelumendi, Añorgako bizilaguna. Bert sokide izango ditu Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi.
Final berezia izango da, besteak beste, hiru emakume bertsolarik parte hartuko duten lehen aldia izango delako. Halaber, lehen aldia izango dute finalean Martinek, Ibarzabalek eta Illarregik. Gaztelumendirentzat hirugarren finala izango da 2013an eta 2017an izan ostean.
Txapelketa dotorea egin du Gaztelumendik, ohikoa duen eran, erabat lehertu gabe, baina erdipurdiko alerik eman gabe. Laugarren geratu da sailkapen nagusian, 1.373 punturekin. Martin izan da sailkapen nagusian lehena, txapelketa borobila egin ostean, 1.405,50 punturekin,
Abenduaren 18an izango da finala Nafarroa Arenan, eta 15.000 lagunentzako sarrerak aspaldi agortu ziren. Bertsozale elkarteak hainbat ohar iragarri ditu bertaratuko direnentzat. Besteak beste, autobus zerbitzua eskainiko du, baina ohartarazi dute izena emateko azken eguna bihar dela, abenduaren 6a. Hemen ohar guztiak.