Jarri dute Loiolan bizilagunen peluxeekin osatutako jaiotza
Ohitura legez, aurten ere jarri dute peluxeez osatutako jaiotza Loiolako Atarieder plazan. Bizilagunen artean 2.000 peluxe inguru bildu dituzte, eta denetarik ikus daiteke: Maria, Jose eta Jesus haurtxoa, Olentzero eta Mari Domingi, hiru errege magoak euren gameluekin, orotariko animaliak, pinguinoak izotzetan, San Tomas azoka, eta beste hainbat. Gabonak apaintzeko ideia originala izan dute auzotarrek.
Hona hemen argazkiak: