Kargugabetzeak eta dimisioak salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte egunero
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek agerraldia egingo dute bihar azken egunotan gertaturikoaren inguruko iritzia emateko.
Osakidetzako Donostialdeko ESIko 30 bat zerbitzuburuk gutun bat helarazi zioten atzo Gotzone Sagardui Osasun sailburuari. Osakidetzako “zuzendaritza orokorreko buruak berehala kargugabetzeko” eskatu diote, baina Sagarduik ez du horretarako asmorik. Horrela jakinarazi zuen atzo arratsaldean egindako agerraldi batean. Horren aurrean, Donostialdeko ESIko zerbitzuburuak egunero elkartuko dira Donostia Ospitale aurrean elkartuko dira egunero kargugabetzeak eta dimisioak salatzeko.
Bihar goizean prentsaurreko bat egingo dute Gipuzkoako Sendagileen Elkargoan, eta han emango dituzte beraien salaketen inguruko argibideak. Azken egunotan egindako gertakariak aztertu eta herritarrei beraien jarrera azalduko diete.