Osalanen egoitzaren fatxada berritzen ari dira
Aldakonea berritzeko plana dela eta, eraisteko arriskuan izan zen San Antonio klinika zaharra. Ordea, Egiako hirigintza proiektu esanguratsua aldatzea erabaki zuen Donostiako Udalak. Osalan dagoen tokian, etxebizitzak egitea adostu zuten udalak eta Kutxa Fundazioak. Azkenik, ordea, ez dituzte egingo, eta eraikina ekipamenduetarako erabiliko da. Egunotan fatxada berritzeko lanak hasi dituzte, eta aldamioekin estali dute eraikin horia.
1926an eraiki zuten, eta osasungintzako zentro izateari utzi zion 1984an. Ondoren, Osalanen egoitza bihurtu zen, eta gaur egun ere bertan jarraitzen du Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak. Ancora elkarteak eraikina babesteko eskatu zuen, aukera ikusten zuelako eraikin historikoa berrerabiltzeko. Egiako San Antonio klinika zaharra ez du babesten udalak, Ancora elkarteak hala eskatu badu ere.