Elikagaien jatorria ezagutzeko bisita egingo du AntiguaOtarrakek
Jaten duguna bagara, jaten duguna ezagutzea ezin garrantzitsuagoa da. Eta jatorria. Egungo kontsumo ohituretan, ez dakigu nondik datorren jaten duguna, eta, horregatik indartu dira bestelako kontsumo ohiturak azken urteotan. AntiguaOtarrak da adibide on bat, Antiguan, inguruko baserritarren elikagai ekologikoak banatzen dituzten sarea.
Elikagaiak eta ekoizleak ezagutzeko, abenduaren 10ean Lizardi baserrira txangoa antolatu dute. 10:30etan abiatuko da Bentaberritik eta 11:00k aldera iritsiko dira etxaldera. Hamaiketakoa egingo dute ere, noski.
Jarduerekin jarraituz, abenduaren 20ean, asteartearekin, merienda solasaldia egingo dute Antiguotarrak elkartean. 18:30ean izango da, Elikadura burujabetza Antiguan: zer eta nola? hitzaldia EHKOlektiboaren eskutik.