Kevin Sohail musikari txiletarra Añorgan arituko da
Añorgako Kirol eta Kultur Elkarteak antolatuta, Kevin Sohail musikari txiletarra arituko dan Añorgako Jolas Etxean, ostegun honetan, 20:00etan pintxo potearekin batera. Victor Jararen ildoari jarraituz “errepertorio herrikoi, nekazari eta borrokalaria” eskainiko du.
Txiletarra den arren, Sohailek harreman handia du Euskal Herriarekin. 2020ean, Marruma Kulturalak egitasmoak antolatutako hitzaldi batean parte hartu zuen, eta ondotik, Txileko hainbat protesta kanta jo zituen.