
Igeldoko jolas parkeak Golden Pony saria jaso zuen hilaren 5ean, Italiako Bergantino hirian. Jolas parkeen sektorean ospetsua den Games & Parks Industry aldizkariak banatzen ditu sari horiek, eta entzutetsuak dira sektorearen barruan.
Parkearen zuzendari Pilar Pascualek jaso zuen saria eta eskertuta agertu zen. Era berean, esan zuen saria bereziki garrantzitsua dela Igeldo parkearentzat, sektoreko ordezkariek eman baitute, parkeko arduradunek parkearen 110 urteko baino gehiagoko historian gune zaintzeko egindako ahalegin handia ezagututa eta aitortuta.