
Bidebietako urteko azken ibilaldia antolatu du Auzokide elkarteak, hilaren 27rako, auzoa hobeto ezagutu edo handik paseatu nahi dutenentzat. 17:00etan abiatuko dira Guardaplata erretiratuen etxetik, eta 17:15ean elkartuko dira denak garaje ingelesean. Edonork hartu dezake parte.