Hedonai estetika zentroko gatazka irabazi dute langileek
Hedonaiko langileek garaipena lortu dute Langile Autodefentsa Sarearekin batera aurrera eramandako borrokaldian. Irailean abiatu zuen LASek borrokaldia, eta ordutik, hainbat elkarretaratze egin dituzte enpresaren atean.
Kontatu zutenez, hilabeteak zeramatzaten lantokiko baldintzak salatzen, “osasungaitza” zelakoan. Besteak beste, “zikinkeria, lizuna eta hezetasunak” dira nagusi haien lantokian. Horren ondorioz, langileen osasunak okerrera egin zuela adierazi zuten, “gaixotasunak, asmaren areagotzea, sudurreko zauriak” eta abar pairatu zituzten langileek.
Borroka abiatzerakoan, gainera, kaleratzeko mehatxua egin zien enpresak, “langileen antolatzeko funtsezko askatasuna urratuz”.
LASekoak pozik agertu dira, langileen kaleratzea ekiditeaz gain, aldarrikapenak bete egingo direlako, eskatutako erreformak eginez.
Langileek azaldu dutenez, “Hedonaiko borrokak aurrera egin behar dugula erakutsi du. Gure nagusiei erakusteko, ez dutela inpunitaterik”. LASekin harremanetan jarraituko dutela adierazi dute, “lan eskubideak eta lan baldintzak defendatzen jarraitzeko”.
🔴Hedonai zentro estetikoko lokalean obra sakonak egitea eta borroka prozesuaren ondorioz langileak ez botatzea lortu dugu.
— Kontseilu Sozialista Donostia (@Kontseilua_Don) December 14, 2022
Nagusien inpunitatea gelditu! pic.twitter.com/XLjrEv3iPd