Kultura zuzendari izendatu dute Miren Albistur
Donostiako PPren alkategaia eta zinegotzia izatetik, PSE-EEko aholkulari izatera pasa zen duela bi urte.
Harkaitz Millanen dimisioak hainbat aldaketa eragin ditu Gipuzkoako Foru Aldundian. Haren lekua Mari Jose Telleriak hartu du Kultura, Lankidetza, Gazteria, Kirol eta Lankidetza diputatu gisara. Orain gutxi arte Aldundiko Kultura zuzendaria izan da Telleria, eta, aldaketarekin, Miren Albistur donostiarrak hartu du hark utzitako lekua. Formazioz soziologoa da.
Gogoratu behar da Albistur Donostiako PPren 2015eko alkategaia izan zela, eta legealdi bat egin zuela zinegotzi moduan. 2019ko udal hauteskundeetara ez zen aurkeztu, eta politikagintzatik urrundu zen. Dena dela, 2020ko irailean PSE-EE alderdiko militante bihurtu, eta Kultura, Lankidetza, Gazteria, Kirol eta Lankidetza Saileko aholkulari izendatu zuten.