Zortzigarren Superkoparen bila
Bera Bera eskubaloi taldeak denboraldiko lehen titulua izango dugu jokoan etzi, Malagan. Hain zuzen ere, hango taldearen aurka jokatuko dute Espainiako Superkopako finala (20:15). Partidari begira, Imanol Alvarez entrenatzaileak eta jokalariek baikor egoteko arrazoiak dituztela esan dute. Alvarezen ustez, irabazteko gakoak izango dira defentsa lan ona egitea eta atezainek arerioen gol aukerak saihestea. Irabaziz gero, Bera Bera zortzigarren Superkopa altxako luke.
Futbolean, Realeko mutilek lagunarteko partida garrantzitsua jokatuko dute gaur Ingalaterrako Leeds taldearen kontra (20:45). Txuri-urdinen deialdia ondorengoa da: A. Remiro, A. Sola, Zubimendi, Illarra, Zubeldia, Aritz, Cho, Zubiaurre, Guevara, Navarro, Gorosabel, Pacheco, Silva, Brais Mendez, Le Normand, Martin, Karrikaburu eta Marin.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek bolada kaskarra eteteko aukera polita izango du etzi. Girona hartuko dute Gaska kiroldegian, eta azken boladan pilaturiko porrotak atzean uzteko aukera ona dute.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko mutilek eta neskek izango dute neurketa. Bihar iluntzean jokatuko dute biek, eta helburu bera izango dute: irabaztea. Halere, bi taldeen sasoia oso desberdina izaten ari da. Mutilak behetik gora datozen bitartean, neskek ez dute azken postutik ateratzeko garaipen garrantzitsu hori.
PARTIDAK
Eskubaloia
Emakumezkoen Superkopa
- Malaga – Bera Bera (etzi, 20:15)
Futbola
Gizonezkoen lagunartekoa
- Leeds United – Reala (gaur, 20:45)
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 12. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Girona (etzi, 11:45)
Izotz hockeya
Gizonezkoen liga, 17. jardunaldia
- Txuri Urdin – Bartzelona (bihar, 21:00)
Emakumezkoen liga, 12. jardunaldia
- Valdemoro – Txuri Urdin (bihar, 21:30)