Grosen, beste urte batez, giro ederra Txofre plazan
Gogoz ziren auzotarrak San Tomas jaia ospatzeko Grosen. Eta goizetik nabaritu da giroan. Aurten, ohikoa baino arraroago, normalean postuak jartzen diren arkupeetan aldamio bat zegoelako, eta postuak plaza osoan zehar barreiatu direlako.
Askori ez zaio gustatu konposizio berria, plazatxo gorritik aldendu direlako, eta hor erdian direlako egitarauko jarduera gehienak. Iñaki Revuelta eta Jesus Etxebeste kantariak, trikitilariak, haurrentzako DJ-a eta haurren dantza ikuskizuna, Andoni Oillokiegi eta abar luze bat.
Edonola ere, lasai antzean, giro paregabea egon da postu inguruetan. Eguerditik aurrera, batez ere, jendetza batu da eta talo eta txistorra pintxoez gain, artisau postuetan ibili da jendea hara eta hona.