Parrillan erretako txistorrak arrakasta izan du Amaran
Amara Bai eta Donosti Berri elkarteek antolatuta, San Tomas eguna ospatu dute Amarako Easo plazan, goizetik eguerdira bitarte. Ilara luzeak sortu dira parrillan egindako txistorra jateko, bai ogitartekoarekin eta baita taloarekin ere.
Txistorra eta sagardoa dastatzeaz gain, artisauen postuak eskura izan dituzte bisitariek. Txikienentzako haur jolasak ere egin dituzte plazan, eta bukatzeko, trikitilariek alaitu dute auzoa.