Infernuko azken eraikin okupatua eraisteko baimena eman dute
Infernua Bizirik kolektiboak salatu duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresa pribatuekin batera, kalean utziko ditu hainbat lagun Infernuan, okupatuta dagoen azken eraikina eraisteko baimena eman dutelako jada.
Lehendik, “60 bat pertsona kale gorrian utzi ondoren, oraingoan, okupatuak dauden azken blokeak hustu eta bota nahi dituzte”, salatu dute.
Okupatzen ari den jendeari babesa eskaintzeko, eta epaitegietan alegazioa aurkezteko bi modu proposatu dituzte. Lehena, infernuauzoabizirik@riseup.net helbiderea datuak bidaltzea, eta bigarrena, abenduaren 29an, 10:00etatik 13:00etara Gipuzkoa plazan jarriko duten postura hurbilduz.