Bi urte kaleko afari solidarioak eskaintzen
Parte Zaharreko Kaleko Afari Solidarioak egitasmoak bi urte bete ditu aurten. 2020ko azaroan jaio zen Parte Zaharrean, «kalean lo egiten duten pertsonen egoera latza ikusita, egunero afari bero bat eta goxotasuna eman ahal izateko antolatzea erabaki zuen boluntario talde txiki baten eskutik». Ordutik, asko hazi da egitasmoa: «Taldea 100 boluntario inguru izateraino hazi da, eta Egiara eta Amara Berrira hedatu da».
«Bi urtean, 730 egunean, egunero-egunero, lanegun eta jai, negu eta uda, behar duenari afari goxo bat ematen» jardun dute. Datuak argigarriak dira: «Gaur egun, gauero 150 afari ematen ditugu: Parte Zaharrean 50, Egian 70 eta Amara Berrin 30». Horrela, dagoeneko 67.000 afari banatu dituzte, eta joera goranzkoa dela adierazi dute. Kolektiboen datuen arabera, 164.000 euro gastatu dituzte.
Udalak Otorduak programa dauka abian, baina Kaleko Afari Solidarioak taldearen ustez, ez da nahikoa: «60 plaza ditu han bazkaltzeko eta afarirako ogitarteko edo tuper bat jasotzeko. Behin eta berriz adierazi dugu 60 plaza horiek ez