Bueltan da Sarriegi, Sarriegi plazara
Danbor jotzailearen, urketariaren eta Raimundo Sarriegiren eskulturak dituen erdiko parterrea birkokatu dute, eta iragarri bezala, San Tomas egunerako prest zegoen. Plazaren erdiko farolaren azpiko idulkia ere kendu dute. Zona osoa birzolatu dute, beharrezko birkokapenak eginda.
Donostiako Udalak Sarriegi plaza berritzeko aurrekontua %18,48 igotzea onartu zuen azaroan. Zehazki, 24.200 euro garestitu da obra, eta, guztira, 155.150 eurokoa izango da kostua. Moyua enpresari adjudikatu zizkioten lanak, eta urria bukaeran hasi ziren plaza berritzen.