Mintzalaguna egitasmoaren dokumentala estreinatu dute
30 urte bete ditu Mintzalaguna egitasmoak. Hori dela eta, Bagera elkarteak dokumental bat egin du, eta sortzaileez gain, hainbat mintzalagunek ere parte hartu dute. Atzo egin zuten estreinaldia Bageraren egoitzan, eta 40 bat lagun elkartu ziren.
Dokumentalak 15 minutuko iraupena du, Bagerako kideen artean ekoiztu eta errealizatu dute. Egitasmoaren garapenari eta esperientzia propioari buruzko hainbat testigantza jasotzen ditu. Zehazki, ondorengo pertsonenak: Ainhoa Lavado, Marije Manterola, Aitziber San Roman, Amaia Balda, Aitziber Gurutzeaga eta Aritz Branton. Dokumentalaren soinu banda Francesca di Nicolak idatzi eta interpretatu du. Horretarako, Habanera Arpa bat erabili du. Bera ere mintzalaguna da, eta bera gisako mintzalagunei eskaini die musika.