Andoainen dagoen SAPA arma fabrikaren kontra ekintza egin du Ehun mugimenduak
Andoainen dagoen SAPA arma fabrikak “txiroen heriotza” ekoizten duela salatu du Donostiako Ehun mugimenduak. Berak ekoizten duena bere ateetara eraman duela aldarrikatu dute: animalien hilotzak jarri dituzte fabrikaren atean. “Honekin aldarrikatu nahi dugu hilotzak sortzen dituzten enpresek ez dutela tokirik izango euskal errepublikan”.
Izan ere, Ehun mugimenduak salatu duenez, SAPA arma fabrikak “1978ko erregimenarekin” lotura zuzena du, “bere produkzio guztia Espainiako armadari bideratzen baitio”. Gogora ekarri dute, gainera, Espainiak %26 igo duela gastu militarrari bideratutako aurrekontua, NATOk hala eskatuta.
Horrela, mugimenduaren ustez, “Espainiatik alde egitea urgentea da” mundu mailako gerra egoeran parte ez hartzeko. Euskal Errepublika beharrezkoa da Ehunentzat, “SAPA bezalako fabrikak legez kanpokotzat jotzeko”.
SAPA enpresaren atarira produzitzen dutena eraman diegu.
— Ehun #EuskalErrepublika (@ehunduz) December 30, 2022
Ekintza honekin, nagusitzen ari den gerra egoeratik ateratzeko eta heriotzaren industria legez kanpo jartzeko #EuskalErrepublika behar dugula adierazi nahi izan dugu. pic.twitter.com/4i8aOKGyCL