Martuteneko behin-behineko biribilgunearen arazoa konpontzeko eskatu dute auzotarrek
Urte berriarekin batera, Martuteneko bizilagunek aspaldiko eskaera bati ikusgarritasuna eman diote. Astigarragara doan errepideko behin-behineko biribilgunean kartelak jarri dituzte protesta gisa. Hain zuzen ere, udalak benetako biribilgune bat jartzea nahi dute.
Hedabide honek gai honen inguruan galdegin dio Eneko Goia alkateari, eta berak ziurtatu du biribilgune berriaren proiektua “oso aurreratua” dagoela. Alegia, Mugikortasun Sailak agindua eman du aipaturiko lekuan biribilgune egoki bat jartzeko. “Arazoren bat egon da, lursail guztiak ez zirelako udalarekin. Halere, hori konpondu da, eta aurten arazo horri behar duen erantzuna emango diogu”, adierazi du Goiak.