'Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea' erakusketaz gozatzeko azken egunak
Euskal Itsas Museoan ikusgai dago Tromelin uhartean gertatu zen zorigaiztoaren berri ematen duen erakusketa: Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea. 1761ean Baionan eraiki zen esklabo itsasontzi baten historia bildu dute. 160 esklabo garraiatzen zituen barkuak mapan ez zegoen lur zati batekin jo, eta hondoratu egin zen, Madagaskar inguruan. Hamabost urte iraun zuten bizirik atera zirenak, kilometro koadro bateko uhartean.
Erakusketa iaz inauguratu zuten, eta dagoeneko azken txanpan murgildu da, igandera arte egongo baita irekita, hilaren 8ra arte. Larunbatera bitarte 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegian bisitatu daiteke, eta igandean 11:00etatik 14:00etara.