Urtarrilean borobilduko dute belodromoko pista denboraldia
Bukatu da Gipuzkoako Pista Saria bederatzi jardunaldi puntuagarri jokatu ondoren. Donostiako Antonio Elorza belodromoan nor baino nor aritu dira hainbat kategoriatako txirrindulariak. Telmo Semperena (Eibar) izan da onena elite eta 23 urtez azpiko mailan, Irati Mitxelena (Goenaga Jogurrak) emakumezkoetan, Tasio Semperena (Donostialdea Bizikletan) gazteen mailan eta Eñaut Urkaregi (Danena Kirol Elkartea) kadeteen mailan.
Dena dela, oraindik ez da bukatu pista denboraldia. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko da Nazioarteko Pistako Gipuzkoa Saria. Lehen jardunaldia hilaren 6an eta 7an izango da, eta bigarrena 8an. Bestalde, Gipuzkoako Txapelketa urtarrilaren 13an eta 29an jokatuko da.
Gipuzkoako Pista Sariaren bukaerako sailkapenak:
Elite eta 23 urtez azpikoa
- Telmo Semperena (Eibar) 126
- Illart Zuazubiskar (Eustrak-Euskadi) 119
- Martzel Etxeberria (Caja Rural Alea) 119
Emakumezkoak
- Irati Mitxelena (Goenaga Jogurrak) 174
- Izaro Oliveira (Dromedario Flotamet) 169
- Naiara Espinosa (Goenaga Jogurrak) 157
Gazteak
- Tasio Semperena (Donostialdea Bizikletan) 281
- Urko Vidal (Limousin Kartonak) 239
- Eñaut Izagirre (Limousin Kartonak) 231
Kadeteak
- Eñaut Urkaregi (Danena Kirol Elkartea) 283
- Unai Moran (Dromedario Flotamet) 230
- Joan Cardona (Ipar Maquina-Dimaq) 195