Zorroaga Fundazioak adinekoentzako apartamentuak eta eguneko zentroa izango ditu Erdialdean
Otsaila eta martxoa artean irekiko du eraikin berria Zorroaga Fundazioak. Erdialdeko Arrasate kaleko 51. zenbakian dago, eta eskaintza bikoitza izango du. Eraikinak adinekoentzako apartamentuak eta eguneko zentroa ditu. Fundazioak 5 milioi euroko inbertsioa egin du, eta lanak egiteko hiru urte baino gehiago behar izan dituzte.
Gaur goizean bisita gidatu bat egin dute Eneko Goia alkateak, Aitziber San Roman Gizarte Ekintzako zinegotziak eta Aintzane Uriguen Zorroaga Fundazioko zuzendariak. “Zorroaga Fundazioak hiriko adinekoen beharrei erantzuteko asmoz eta euren bizi-proiektua eta jarduera garatzen jarraitu dezaten laguntzeko ekipamendu aitzindari baten bitartez abiarazitako prozesu konplexu baten bukaera da”, azaldu du Goiak.
“Zorroagako instalazio berri honek bere pertsona erabiltzaileei inguruetan kokatutako mota orotako komunitateko zerbitzu mota oro (osasuna, kultura, merkataritza eta abar) eskuratzeko eta Kontxako pasealekua bezalako ingurune natural pribilegiatu bat gozatzeko aukera eskaintzen die”, nabarmendu du fundazioak.
Eraikinaren ezaugarriak
Arrasate kaleko eraikina hiru urtetan birgaitu dute, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak babesten duen fatxada errespetatuz. Bi zerbitzu ezberdin ditu barne: mendekotasuna duten pertsonentzako 30 plazako eguneko zentro bat eta 36 adineko pertsona autonomo edo mendekotasun maila arineko bizitzeko 34 apartamentu.
Bost solairuko altuera du eraikinak, eta sarbide independenteak ditu apartamentuetarako eta etxabean kokatutako eguneko zentrorako. 30 plazako edukiera dauka, 2 edo 3 mendekotasun mailako adineko pertsonentzat. Harrera gunea, atsedenerako aretoak eta suspertze fisikorako eta kognitiborako jarduerak, jangela eta bainugela egokituak ditu erabilgarri.
Apartamentuak eraikinaren bost solairutan banatzen dira. Lehenengo hiruetan banakako zortzi apartamentu ditu bakoitzak, zazpi laugarren solairuak eta hiru bosgarren solairuak. Horietako bi bikoitzak dira eta guztiek dituzte sukalde eremua, areto logela eta bainugela egokitua. Bestalde, bosgarren solairuan terraza komunitario bat dago.
Erdiko sotoko solairuan tutoretzapeko pisuetan bizi diren pertsonentzako areto komun bat dago, eta halaber barne patioa, garbitegia eta bainugelak ditu. Bestalde, solairu honetan zerbitzurako hainbat eremu daude: sukaldaritza industriala, hozkailu ganberak, aldagelak, instalazioen aretoak, bizikleten aretoa eta abar.
Zerbitzuak
Tutoretzapeko apartamentuak pertsona autonomoentzat edota mendekotasun maila urrikoentzat (Mendekotasunaren Balorazio Baremoko 0 eta 1 mailak) bideratu dira, ondorioz, bere ingurunean modu autonomoan edo bere egunerokotasunean modu independentean moldatzeko beharrezko baliabideekin bizitzen jarraitzeko aukera eskaintzen die.
Eguneko zentroak, bere aldetik, Donostiako hirigunean bizi diren pertsonei eta haien familiei zerbitzu hau euren helbidetik hurbil erabili ahal izatea ahalbidetzen die. Hurbiltasun honek zentrora joatea errazten du, garraio egokitua erabiltzeko beharra murriztuz, eta pertsona erabiltzaileek era pertsonalizatuan erabil dezakete, betiere bere ohiko ingurunean. Eguneko zentroa, familiaren edo etxez etxeko arreta zerbitzuen babesa izaten duten eta mendekotasuna duten (Mendekotasunaren Balorazio Baremoko 2 eta 3 maila) adineko pertsonentzako da.
Arreta profesional pertsonalizatu bat eskaintzeko orduan, eguneko zentroak gerokultore taldea, zerbitzuen zuzendaria eta pertsonala eskainiko ditu. Apartamentuen harira, gerokultoreekin ere kontatuko da, baina profil profesionala gizarte esparruari (gizarte langilea, hezitzailea/k) dagokio gehienbat, komunitatean pertsona erabiltzaileen inklusioa bultzatu eta osasun, asoziazio, kultura, etab. bezalako beste zerbitzu komunitario batzuekin koordinazioa errazte aldera.
Pertsona interesatuek plaza eskatu ahal izango dute udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuetako instalazio berri hauetan. Lehenengo pertsona erabiltzaileek zerbitzuak aurtengo otsailean edo martxoan estreinatu ahal izatea aurreikusten da.