'Bretxa 1813, Donostiako Sutea' antzerki musikala eskainiko dute Viktoria Eugenia Antzokian
Toti Martinez de Lezearen Bretxa lana oinarri hartuta, Bergara Antzerki Musikala elkarteak Bretxa 1813, Donostiako Sutea antzerki musikala sortu du. Viktoria Eugenia Antzokian egongo da ikusgai urtarrilaren 13tik 15era, eta sarrerak salgai daude dagoeneko antzokiaren webgunean.
1813, armada aliatuak (Ingalaterra, Espainia eta Portugal), Donostia inguratu du frantziarrak kanporatzeko asmoz. Hiritar negozioa zaintzen geratu da Marina alabarekin batera. Erabaki hori larrutik ordainduko du, ordea. Izan ere, armada aliatua Donostian sartuko da, eta orduan…
Bergara Antzerki Musikala elkarteak emakumearen ikuspuntutik kontatuko du Gipuzkoako pasarterik ilunenetakoa. “Gertakizun latzak kontatu arren, Donostiako hiriak berpizteko duen gaitasuna nabarmendu nahi da. Hori baita mezua, behin eta berriz errautsetatik berpizteko eta jaikitzeko gaitasuna duela; horra hor donostiarren, gipuzkoarren eta euskaldunen nortasuna”, adierazi dute.