Errege eguneko loteriaren bigarren sariaren zati bat Donostian saldu da
Errege eguneko loteriaren bigarren sariaren zati bat Donostian saldu da, 72.289 zenbakia, Espainiako Loteria eta Apustuen datuen arabera.
Saria 750.000 eurokoa da, eta Donostiako administrazio batek zenbaki horren zati bat zuen esleituta, Altzako Txirrita Bertsolaria kaleko liburu denda batek, hain zuzen ere.