Zamarik gabeko motxilen urtea

Urte berria bizitza berria dioen premisatik harago, 2023 honek zer ekarriko ote digun adi egongo gara asko eta asko. Argazkiko emakumeak bezala, urte berrirako atea motxila handi batekin zeharkatuko zuen batek baino gehiagok; eta, orain, Gabon giroak lanbrotzen duen errealitatearen atzean gepardo arriskutsuaren itxura duen etorkizuna hasiko da bistaratzen, pixkanaka. Ezin baita bizitza berri bat hasi aurreko urte(eta)ko indarkeriak, pobreziak, saminak eta sufrimenduak bizirik dirauen artean. Izan dadila tristura guztiak albo batera uzteko aukera emango digun urte bat, berdintasunean eta errespetuan hazten lagunduko diguna. Motxilak, zama eramateko beharrean, safari eder bat egiteko beharrezko gauzak garraiatzeko soilik balio dezan.