Beñat Ilzarbe, Tasio Senperena eta Xabier Mikel Azparren ziklistak fin aritu dira pistan
Nazioarteko Pistako Gipuzkoa Sarian zeresana eman dute Donostialdea Bizikletan klubeko ziklistek. Gazte mailako omniumeko lau probetatik bi eskuratu zituzten. Beñat Ilzarbe izan zen onena scratch proban, eta tempo proba eskuratu zuen Tasio Senperenak.
Ilzarbek irabazitako finala ikus dezakezue jarraian:
Beñat Ilzarbek garaipena lortu du Scratch proban!#InternationalGipuzkoaSaria pic.twitter.com/Ztf86P53vw
— Iruki – Donostialdea Bizikletan (@donostialdeaBiz) January 7, 2023
Maila goreneko irabazleei dagokienez, Xabier Mikel Azparren (Euskaltel Euskadi) donostiarra onenekin aritu zen. Puntuazio proban, hirugarren postuan bukatu zuen Albert Torres eta Sebastian Mora indartsuen atzetik. Hain zuzen ere, Mora eta Torres izan ziren pista txapelketako protagonista nagusiak. Elkarrekin irabazi zuten madison proba. Emakumezkoetan, berriz, Laura Rodriguez (Laboral Kutxa) izan zen onena puntuazioan, Ebtissam Zayed Ahmed eliminazio proban eta Isabel Ferreres eta Izzy Escalera madisonean.