Cecilia Marcos donostiarrak lotailu gurutzatua hautsi du, berriz ere
Realaren dinamikan eta partidatan zeharo murgildua zegoen Cecilia Marcos aurrelari donostiarra. Ordea, zoritxarreko lesioa izan du jokalari gazteak, beste behin ere. Ezker belauneko lotailu gurutzatua puskatu eta osatu ostean, orain eskuin belaunekoa hautsi du. Klub txuri-urdinak iragarri duenez, tratamendu kirurgikoa beharko du. Denboraldia bukatu da Marcosentzat, gutxienez, sei bat hilabete beharko dituelako osatzeko.
Bestalde, Realak jakinarazi du Michaela Specht atzelari alemaniarrak taldea utzi duela. Txuri-urdinekin kontratua zuen 2024ko ekainera bitarte, baina etetea erabaki dute klubak eta jokalariak. Aurrerantzean, Hoffenheim klubarekin ariko da.