"Beti izan dugu amets hori etxean, ea noiz lor genezakeen bi anaiak talde berean aritzea"
Enekoitz Azparren eta Xabier Mikel Azparren txirrindulari donostiarrekin hitz egin du 'Berria' egunkariak.
Euskaltel Euskadi taldean bat egingo dute datorren denboraldian Azparren anaiek. Enekoitz gazteenak jauzia eman du, eta Xabier Mikel zaharrenak kontratua berritu du. “Beti izan dugu amets hori etxean, ea noiz lor genezakeen bi anaiak talde berean aritzea. Afizionatu mailan ez zen posible izan, eta, azkenean, etxeko taldean edukiko dugu aukera”, adierazi dute elkarrizketan.
Donostiar gisa, Ruiz Cabestany anaiek aspaldi utzitako lekukoa hartu dutela dio Berria-ko Eñaut Agirrebengoa kazetariak. Peio eta Jorge Ruiz Cabestany anaiez ari da, 1980ko eta 1990eko hamarkadan profesionaletan aritu zirenak.
Erreportajea osorik hemen irakur dezakezue.