Enpresako eguneroko lanetik, lagun artean danborra jotzera iritsi dira
ieTeam Lagunak danborrada. Zuhatzun dago ieTeam aholkularitza enpresa. 2019ko San Sebastian gauean Plaza Berrian zeuden bertako hainbat lankide, eta danborrada propioa sortzea bururatu zitzaien: ieTeam Lagunak. Pandemiaren ondorioz, aurten aterako dira lehenengo aldiz, eta 78 laguneko taldea osatu dute. Antiguatik zehar arituko dira, 12:00etatik 15:00etara.


