Ikasketak albo batera utzi, eta, egun batez, danborrak astintzera doaz
Minaren Lagunak danborrada. Mina ikasketa zentroak aurten sortu berri duen elkartea da Minaren Lagunak. 25 eta 40 urte bitarteko pertsonek osatzen dute; erdiak gizonezkoak dira, eta beste erdiak, emakumezkoak. Hauek ere Amaratik arituko dira, 18:40etik 22:00etara. Javier Barkaiztegi kale inguruan hasiko dute ibilbidea, eta Katalina de Erauso kaleko 16. zenbakian bukatuko dute.


