Kirolariek osatutako danborradak Amarako kaleak girotuko ditu
Nordic Walking Donostia Urban Elkartea 2014an sortu zen, jarduera fisikoa bultzatzeko asmoz. Danborrada 2021eko San Sebastian egunean ateratzeko sortu zuten, baina hauek ere pandemiagatik ezin izan dute atera aurten arte. 75 pertsonako taldea Xanti tabernatik aterako da 17:45ean, eta 20:15ean Armeria plazan amaituko dute ibilbidea.