Roberto Olabek 2026ra arte berritu du Realarekin
Roberto Olabek Realeko futbol zuzendaria izaten jarraituko du 2025-2026ko denboraldiaren bukaerara arte, gutxienez. Olabe pozik agertu da kontratua berritu izanarekin, baita taldea sendotzen jarraitzeko gogoz ere: “Egiten ari garena sendotu behar dugu. Urte politak datozkigu. Guztion helburua hazten jarraitzea da”.
Olabe 2018ko apirilean iritsi zen talde txuri-urdinera, eta, ordutik, kluba izugarri hazi da eta lorpen esanguratsuak eskuratu ditu. Besteak beste, mutilen taldeak hiru denboraldi jarraian daramatza Europako txapelketetarako sailkatzen.