San Sebastian egunaz giro euskaldun eta osasuntsuan gozatzera datoz
Antiguako, Donostiako eta Gipuzkoa osoko lagunentzako topagune berri bat sortzeko asmoz eratu dute Itxaspe Kultur Elkartea. Hilaren 20an aterako dira lehenengoz danborradan, eta 82 laguneko taldea osatzea lortu dute horretarako –54 emakume eta 28 gizon–. Sert plazatik aterako dira 11:30ean, eta bertan amaituko dute, 14:45ean.