Antiguan badakite bakailaoa prestatzen
Ostiraleko txupinazoarekin eta poteo elegante jendetsuarekin hasi ziren Antiguako jaiak, eta ez dute etenik izango datozen hiru asteburuotan. Gaur, besteak beste, ajoarriero lehiaketa egin dute, eta argi gelditu da Antiguakoek ondo dakitela bakailaoa ajoarriero erara prestatzen.
Elkarteen kategorian zazpi parte hartzaile izan dira, eta kategoria herrikoian hamasei. Bost adituk osatutako epaimahaia banan-banan joan da ajoarrieroak dastatzen, eta honakoak izan dira irabazleak: Loretope erraldoien konpartsa elkarteen kategorian, eta Miguel Angel Moreno kategoria herrikoian. Loretopekoek oroigarri bat eta bi txuleta jaso dituzte sari gisa, eta Morenok beste oroigarri bat eta bi lagun Londres hotelera bazkaltzera edo afaltzera joateko txartela. Hain zuzen ere, antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Londres hotelari, txuletak eman dizkien Mikel harategiari, bakailaoa eman dien Aldika establezimenduari eta Antiguotarrak dantza taldeari.
Jarraian, lehiaketako irudi bilduma ikus dezakezue: