Santa Katalina zubiaren zati bat berritzeko baimena eskatu du udalak
Edateko ura banatzeko sare nagusia berritzeko, Donostiako Udalak Santa Katalina zubitik igarotzen den hodia aldatu nahi du. Horretarako, baimena eskatu diote Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari.
Zehazki, 3.310 metro koadro okupatzeko administrazio emakida da udalak eskatu duena. Erdialdera ur edangarria eramateko hodia Santa Katalina zubitik pasatzen da, Mirakruz kalea eta Askatasunaren Hiribidea lotuz. Zubi gaineko hodi hori da berrituko dutena.