Realak Superkopa du zain
Ligako azken jardunaldian, Valentziaren kontra galdu zuten txuri-urdinek. (Argazkia: Reala) Ligako denboraldia irregularra izaten ari da Realeko neskentzat, eta pasa den denboraldiko sentsazio on horiek topatu gabe dabiltza. Txapeldunen Ligatik eta kopatik kanpo geratu ondoren, helburuak nabarmen murriztu dira txuri-urdinentzat. Horietako bat Espainiako Superkopa da, eta gaur arratsaldean jokatuko dute finalaurrekoa.
Meridan (Extremadura, Espainia) jokatuko da Superkopa, eta aipaturiko finalaurrekoan Sporting Huelva izango dute aurrez aurre, 18:30etik aurrera. Beste finalerdian, Bartzelonak eta Real Madrilek neurtuko dituzte indarrak. Finala, berriz, igandean jokatuko da, 12:00etan.
Ligan elkarren aurka jokatu dute sasoi honetan Realak eta Sporting Huelvak. Arerioen etxean izan zen, eta txuri-urdinek irabazi zuten (0-2). Dena dela, partida bakarrera jokatzen diren kanporaketak ezin dira ligakoekin alderatu. Beraz, txuri-urdinek beraien jokorik onena erakutsi beharko dute finalera sailkatzeko.


