Amara Berriko haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira hilaren 24an
Donostiako Udaleko Gazteria sailak jakinarazi duenez, Amara Berriko haurtxokoa eta gaztelekua itxita egongo dira asteartean, hilaren 24an. Egokitzapen lanak direla eta itxiko dute gunea, eta Gazteria sailak barkamena eskatu du “sortu daitezkeen eragozpenengatik”.