Agifes elkarteak, Easo abesbatzak, Gurutz Linazasoro neurologoak, Lola Horcajo historialariak eta Maite Sabadell enpresariak jaso dute oroigarria.
Sebas eta Lore izena jarri diete Antiguako erraldoi berriei. San Sebastian egunean aurkeztuko dituzte, 10:00ak inguruan.
Donostiarrok jaia serioegi hartzen dugula entzuten dugu sarri inguruko herrietan: kaskarinak omen joxemaritarrak. Baina ez da beti horrela izan, mendeetan zehar asmatu eta berrasmatu ditugulako jaiak gurean. San Sebastian egunarekin zer esanik ez, 425 urte darama etengabeko aldaketan, festaren aldeko borrokan.