Amaran, Morlansen, Amara Berrin eta Loiolako Erriberan ere, irudi ederrak utzi ditu danborradak
Arratsaldean ere, auzo guztietan entzun dira danbor hotsak. Amaran Txubillo Elkartea eta Eiztari Etxekoak aritu dira. Morlansen, auzo elkarteak antolatuta, giro bikaina jarri dute Morlanstarrek. Amara Berrin, Donostia Solidario eta Donostia Cupen danborradak giro ederrean aritu dira. Eta Loiolako Erriberan ere, ez da danbor hotsen faltarik izan. Han aritu dira iluntzean Erriberatarrak auzo elkarteko lagunak.