Haurrek egin dute danbor eta upel hotsen bidea
Alderdi Ederren 48 haur danborrada elkartu dira, eguzkia lagun, Erdialdeari horrenbeste desio zuten itzulia emateko. Eguerdiko 12ak baino lehen bete da Donostiako Udaletxearen aurrealdea. 4.700 haurrek baino gehiagok bete dute Alderdi Eder, eta 'San Sebastian martxa' jotzeko gertu agertu dira.
Lehenik, haurrek hartu dute hitza, eta baita San Sebastian martxa-ren moldaketa labur bat kantatu ere. Ondoren, 12:00etako kanpai hotsak jotzean hasi da haur danborrada. Orixeko Paul Martinez Pey Danbor Nagusiak zuzenduta, 48 konpainiek jo dute hiriko ereserkia.
Ondoren, banan-banan atera dira Alderdi Ederretik. Euskal Billerako haurrak izan dira lehendabizikoak, eta Zurriola ikastolakoak azkenak. Izan ere, aurten eurei egokitu zaie danborradako pertsonaien ardura izatea, eta karrozaren gidaritza.
Haur danborrada guztien argazkiak egin ditugu, eta jarraian ikus ditzakezue: