'Eskisitoa naiz' kamisetak, jertseak eta poltsak sortu dituzte
Eneko Goia alkateak duela urtebete esan zuen “zure auzoan zahartu nahi izatea pixka bat apetatsua [gaztelaniaz, exquisito]” dela, Eldiario.es hedabideari eskainitako elkarrizketa batean. Adierazpenak zalaparta handia sortu zuen, eta The Exquisite Donostia Co. egitasmoa sortu dute orain herritar batzuek horren harira.
Horrela, Eskisitoa naiz, nire auzoan bizi nahi dut leloa daramaten kamisetak, jertseak eta poltsak jarri dituzte salgai, Internet bidez. Egitasmoaren webgunean azaldu dutenez, “lorturiko dirua gastuak ordaindu eta hiriko hainbat mugimendutarako izango dira”. Era berean, hiriko gizarte mugimenduak beraiekin harremanetan jartzera deitu dituzte, sare sozialen bidez edo denda@eskisitoa.eus helbidera idatzita. “Izan eskisito, jantzi eskisito!”, nabarmendu dute.