
Egia Zeinuka taldeak keinu-potea antolatu du hilaren 27rako. Hiru hilabetean behin egiten dute, eta ostiralekoa urteko lehena izango da. “Zeinu hizkuntza ama hizkuntza edo lan hizkuntza duzuenontzat, ikasten ari zaretenontzat, lagun giroan zeinu hizkuntzan aritzeko aukera”, dela diote antolatzaileek. Plaza Haundin elkartuko dira, Aitzarte elkartean, 18:30ean.
IRUTXULOKO HITZAk Miren Tolosa eta Alaitz de Sosa Egia Zeinuka taldeko kideei egindako elkarrizketa helbide honetan irakurri daiteke.