Emakume batek zauri larriak pairatu ditu Morlansko sute batean
Morlans auzoko Antonio Maria Labaien kaleko aparkaleku batean sute bat piztu da, eta emakume batek zauri larriak pairatu ditu, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima Donostia Ospitalera eraman dute, eta ezbeharraren nondik norakoak aztertzen ari dira.
Sua 16:15ak aldera piztu da, Morlansko hotel batetik gertu dagoen aparkalekuko sarreran. Suhiltzaileak iritsi direnean, oraindik kea zegoen, baina ez zegoen sugarrik. Ura bota dute suhiltzaileek, eta sutea guztiz itzali dute. Hainbat hedabidek argitaratutako informazioaren arabera, etxerik gabeko pertsona batzuek lo egin ohi dute hor, eta baliteke zauritutako emakumea etxerik gabeko pertsona bat izatea.